Aztarnak,  Erakuslehioa,  Impresiones,  Literatura,  literatura,  Sorkuntza-Literatur tailerra

Hilerriko ekialdeko horma

Kanposantuko ekialdeko hormaren hegoaldeko muturrera hurbildu ahala bi kamioi zaratatsu eta baldarrek egunsentiko birjintasuna urratzen dabe. Fokuak piztuta, eguzkiak, ordu hauetan, neguko zeru grisan goizargiaren asmoa nekez aurresaten dau eta.

Militar plantaz, arrokeriaz, sei soldadu lehenengo kamioitik bajatu eta ladriluzko horma zaharretik metro gutxira koadratzen dira. Bigarren kamioitik graduazio altuagoko militar bi eta funtzionario bi bajatzen dira, azkenengoek, betebeharraren errutinan bereganatzen den bihotzgabetasuna eta parsimoniagaz, bi gizonak jaistera gonbidatzen dabez. Eskuak lotuta, nekeak, otzak, hezurren gogortasunak eta beldurrak ahulduta, kamioiaren ohetik salto egitean presoetako batek estropezu egiten dau; une horretan, gizatasun senez egindako keinu bat azalduz, soldaduetako batek mauserra esku bakar bategaz hartu eta besteagaz gizajoa bere eskuineko besotik obatzen dau. Graduazio altuagoko militarraren gaitzespen-begirada ez jake oharkabean pasatzen parada goibel honen bakoitzari. Gizonak, oraindik eskuineko besotik helduta, eskertze-begirada bat bota deutso soldaduari.

Momentuak merezi ebazan atarikoak egin barik, une miserable hori duinago egin lezakeen erritualik gabe, agurrak esateko aukerarik gabe, esaldi gogoangarrietarako tarterik gabe, lekuko inpartzialik gabe zeruertzetik lotsaz agertzen dan eguzkia izan ezik, gudan ikasten dan basati-instintua jarraituz, hormari begira jartzen dira zigortuak. Kaporalaren agintean, sei eztandek bizitza bi ezeztatzen dabez modu apelaezinean. Haien gorputzak, trapuak balira bezala, bi soldaduek hormatik metro gutxira hondeatutako hobiraino tatarrez eroaten dabez. Ohiko lurrezko paladek, begirada errudun batek eta mespretxuzko hainbat begiradek lurperatzen dabez gorpuak ha eguneko egunsentian.

1940ko zemendiaren 9an gertatu zan eta exekutatuek Francisco Cruz eta Julián Zugazagoitia deitzen ziren. Aurrerantzean ospatu ziren exekuzioetan akta altxatu eben funtsionarioen, “fuego” aldarrikatu eben beste militar batzuen eta gobernu golpista haren lizunkeria haunditzen jarraitu zan Almudenako Hilerriko ekialdeko hormetan burututako 2.500 hilketekin.

Merezi duena bakarrik partekatu ! / ¡Comparte solo aquello que lo merece!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.