LEHIAKETAKO LANAK JASOTZEKO EPEA BUKATU DA.
Eskerrak eman nahi dizkizugu gure deialdiari eskaini diozun arretagatik; gure estimazio baikorrenetan ere ez genuke horrelako erantzunik imajinatuko: 176 parte hartzaile eta 200 lan baino gehiago aurkeztu dira!
Jasotako erantzunak gogoz eta ilusioz aurrera jarraitzeko bi arrazoi ematen dizkigu: bata, jendeak irakurtzen eta idazten duela, bestea, gure argitalpen proiektuak erotiko eta maitasunezko literaturako argitalpenen atal berri bat sortzeko ahaleginarekin jarraitzen bultzatzen gaituela. Eskerrik asko berriro.
5 eguneko epean, parte-hartzaile guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute eta bertan jakinaraziko zaie bigarren fasera igarotzen diren ala ez. Orain dedikazioz (eta atsegin handiz) irakurri eta baloratu behar dugu bidalitako lan bakoitza.
OHARRA: Arazo teknikoak direla eta, bidalketa batzuk ez dira behar bezala konfirmatu, beraz, lehiaketara lanak bidali dituen norbaitek harrera-baiezpena jaso ez badu, jarri gurekin harremanetan 639839184 telefonoan, Instagram edo posta elektroniko bidez.
Oinarriak
Uda heldu da, egun luzeak, gau izartsu ederrak eta une lasaiak gozatzeko aukera. Lagunekin haize freskoa eta solasaldi atsegin bat partekatzeko prest gaude. Momentu paregabeak, zeinetan naturaren haragikotasunak gure senaren bidea jarraitzera eta jende berria ezagutzeko arakatzera bultzatzen gaitu.
Jar ditzagun gure zentzumen guztiak sentsazio bereziak partekatzen ditugun momentutan eta maitasunaren txinparta sor daitekeen une ihezkorretan. Maitasun iragankorra eta sutsua edo iraunkor eta lasaia, zure identitate edota nortasun bereko pertsona baten figuratik erotizatzen zaituen maitasunak edo aspaldian itxaroten duzun osagarri binario iheskorr hori, auskalo. Maitasun platoniko horrek edo gorputz-gozamenaren bide ikertu gabeetatik eramaten zaituen haragizko maitasunak; maitasun mota guzti horrek bizi eta gizakiak bestearekiko duen irekitasuna sakonki sentiarazten gaituztena.
Berez Haziku Argitaletxeak (oraindik aurrera “antolatzaileak”) “Literatura Erotikoa eta Amodiozko Literatura I. Lehiaketa” antolatzen du uda honetan. Lehiaketaren testuinguruan erotismoa eta amodioa zer diren jakiteko hurrengo post irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Jarraian lehiaketaren oinarriak bildu ditugu:
1. Nazionalitate eta leku guztietako 18 urtetik gorako idazleek har dezakete parte, bi sail desberdinetan, gazteleraz ala euskeraz, eta bi modalitate desberdinetan, Ipuina ala nobela. Idazleak edozein modalidadean har dezake parte, beraz egile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
2. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira eta lehiaketaren baldintzetako onlineko onarpen-galdetegian zin eginez halaxe egiaztatuko du idazleak.
3. Idazleek, argitaratu gabekoa eta originala izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean, aldaketak gertatuz gero, horren berri eman beharko dio antolatzaileari hurrengo helbidean: kontatua.
4. Idazkiaren luzera gehienez 30 orrikoa (ipuinak) eta 200 orrikoa (nobelak) izango da, DIN A-4 motako orrietan idatzita, Times New Roman erabilita eta honen tamaina 12 izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.
5. Egileak bere datuekin bete beharko du galdetegia eta lana PDF formatuan erantsi beharko du. PDFan izen-abizenak ez dira agertuko, bakarrik lana eta lanaren izenburua. Datu pertsonalak bakarrik orrialdeko galdetekian emango dira. Lanak Berez Haziku web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira, lehiaketaren baldintzetako onlineko onarpen-galdetegia osatuz.
6. Lanak aurkezteko epea 2023eko Urriaren 31ean, 23:59:00etan, amaituko da. Lana bidaltzerakoan, gure web zerbidoreak ezarritako ordua eta data baino lehenagoko bidalketak balioztatuko ditu bakarrik.
7. Literatura arloko zenbait adituk osatuko dituzte modalitate bakoitzeko epaimahaia. Epaimahaiak oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiak. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.
8. Epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak.
9. Epaia gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da.
10. Sariak:
10.1: Nobela (N) modalitatea, Euskeraz (E) ala Gazterelaz (G)
- NE eta NG (sari bi): 350€-tako gordineko saria, nobelaren publikazioa eta salmentatako % 7 eskuratuko du irabazle bakoitzak *.
10.2: Ipuina modalitatea (I), Euskeraz (E) eta Gazterelaz (G)
- IE1 eta IG1 (sari bi): 150€-tako gordineko saria eta publikazioaren aukera eta salmentatako % 6 eskuratuko du irabazle bakoitzak **
- IE2, IG2, IE3 eta IG3 (lau sari): Publikazioa gure blogean.
Kalitarearen arabera, epaimailak sari batzuk edo guztiak ez ematea erabaki dezake. Diru-kopuru guztiak dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera **
11. Antolatzaileak bere gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak eta horretarako saritutako egileak onartzen dute:
- Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta saltzeko eskubideak lurralde muga barik eta legez ezarritako gehieneko eperako antolatzailearen eskuetan lagatzen dituzte idazle sarituek eta 10. puntuan aurreikusten diren konpromesuak kontutan hartuta
- Idazle sarituak antolatzaileari ematen dio eskumena bere kabuz edota beste argitaletxe batekin aurretik egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon argitalpena egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko du.
12. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauetako baldintzak onartzea. Oinarri hauetan jasota ez dagoena eta lehiaketa honetan aurreikusi gabeko alderdiren bat konpontzeko beharrezkoa dela geroago sortuko balitz, antolatzaileek erabakiko dute, eta egileak ezin izango ditu horrela sortutako xedapen berriak inpugnatu, ezta xedapen horretatik ondorioztatzen den epaimahaiaren epaia ere. Hala erabakitzen dute egileek eta antolatzaileek, oinarri hauek onartuz.
OHARRA: Zure lana parte hartzeko formularioa erabiliz bidalitakoan, 7 eguneko epean berrespen mezu pertsonal bat jasoko duzu. Mezu hau jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hurrengo helbide elektronikoan, “Amodiozko literatura eta literatura Erotikoa Lehiaketa”-ri dagokio zehaztuz.
* Egilea eta antolatzailearen arteko Kontratu pribatuaren bidez formalizatua non, argitalpen data, tirada, eta beste aspektu batzuk zehaztuko dira.
** Saritutako ipuinen balizko argitalpena saritutako egilearen eta erakundearen arteko kontratu pribatu bereizi baten bidez formalizatuko da.
*** Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zerga.
Irudia: “El abrazo” (Pareja de enamorados II), 1917, Egon Schieleren margolana