Alberto Uribarri

Bilbo, 1967. Idazle (arte eta filosofia) eta Berez Haziku argitaletxearen arduraduna. Arte Ikasketak utzi eta gero filosofía ikasketak egin nituen EHUko Zorroagako kanpusean. Garai berean, niri eta munduari buruzko zerbait kontatzen ere saiatu nintzen, istoriotxoak (HABE komik, AIZU! aldizkari, TMEO…) eta eleberri grafikoak (“Deus in Fenestra” eta “Begien Indarra” (1), azken hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak saritua eta Edorta Jimenez idazlearekin elkarlanean) dira aukeratutako baliabideak. Portugalete, Basauri eta Gernikako komiki lehiaketetan saritua ere hiru urteko epean. Arte Ederretako ikasketak bertan behera utzi izan arren, arte modernoari buruzko zenbait gako aurkitzen saiatzen naiz eta 1999ko Arte Kritikarako I. Sariaren epaimahiak nire arte postmodernoaren inguruko lana irabazletzat ematen du. Hurrengo urtean Espais Fundazioak saritutako lana argitaratzen du “El sentit de l’art en l’època del sensesentit” (2) izenpean.

Milurteko berriak web diseinatzaile eta programatzaile gisa lan eginez harrapatzen nau eta laster informatika ikastera noa Erresuma Batuara. Espais d`Art aldizkaria, Erakusketa-aretoren bat eta AEBetako Interneteko atarietakoren bat (3) izan ezik, inork argitaratu nahi ez dituen ipuinak, saiakerak, artikuluak eta aipamenak idazten ditut modu terapeutikoan. Diseinu eta publizitate-agentzia baten lanpostua uzten dut eta klase partikularrak ematen hazten naiz (logika, informatika, filosofia) eta robotikako hezkuntza-kanpalekuak antolatzen ditut nire irakaskuntzarako bokazio izkutua aurkituz. Gauza baten eta bestearen tartean bi titulazioak, filosofia eta informatika, lortzen ditut eta, horren esker, irakaskuntza sisteman sartzen naz. Azken urteotan editore (4) gisa lan egiten dut ere, nire grina gaixoenetako bati forma emanez: liburuak!, Didaktika, literatura eta filosofia alorretan liburuak argitaratzen ditut. Literaturaren esparruan, 20. eta 30. hamarkadako euskal eta espainiar literaturan (Sender, Unamuno, Zugazagoitia, Lauaxeta…) eta abangoardia historikoen alternatiben bide abortatuan interesa dut. Filosofia arloan Adimen Artifiziala (5) eta “Realismo Postcontinental” etiketan azpian kokatzen diren korronteak dira nire egungo interesak.

https://www.linkedin.com/in/albertouribarri/

(1) https://www.ikasbil.eus/es/habeko-mik-fitxa?articleId=16334183
(2) https://www.naoslibros.es/libros/sentit-de-l-art-en-l-epoca-del-sensesentit-el/978-84-930566-0-5/
(3) https://www.socialmediatoday.com/content/free-internet-megaupload-and-sopa-knowledge-based-society-or-entertainment-society
(4) https://www.tebeosfera.com/numeros/m._non_stop_2006_fund._hobari_1.html
(5) https://www.researchgate.net/profile/Alberto-Gonzalez-15

Merezi duena bakarrik partekatu ! / ¡Comparte solo aquello que lo merece!