• Erakuslehioa,  Impresiones,  literatura

    Amodiozko edo maitasun-literatura

    Maitasun-literatura, erotikoa izan daiteke?, literatura erotikoa, maitasunezkoa ere bada kasu guztietan? Galdera hau eta beste batzuk asaldatzen zaizkigu maitasun-literaturari buruz hausnartu bezain laster. Artikulu labur honetan, amodiozko literaturaren azpigeneroei buruzko azaleko errepasoa, behin-behinekoa eta ez erabakigarria, egiten saiatuko gara, eta ez dugu zalantzarik izango. Amodiozko nobela (edo maitasun-nobela) literatur genero aitortua eta ezagugarria badaere, badaude sailkapen horren pean sailka genitzakene nobelak baina espresuki “amodiozko nobela”tzat etiketatzen ez direnak. Badira nobela unibertsalak, klasikoak, famatuak, amodiozko eleberriaren ezaugarri bereizgarri asko edo guztiak dituztenak baina argumentuan bertan kamuflatzen edo inplizituki isladatzen direnak. Adibidez, esan al dezakegu kategorikoki “Heriotza Venezian” edo “Lolita” ez direla maitasun nobelak?. Nolanahi ere, amodiozko eleberria laburki karakterizatu behar badugu,…

  • Erakuslehioa,  Literatura,  Sorkuntza-Literatur tailerra

    SARRIREN HAREA ETA UHAINAK

    Egia esan, Sarrionandiaren lanak gustatzen zaizkit bera Lagazalea omen delako.Hau idatzi zuen narrazio batean:“Gorputzen aurkikuntza Eskiulako belatze muinoetan, Lagako hare eta uhainetan, hirikoxokorik anonimoenean.”Baina abestiez gain, Narrazioak baino ez ditut irakurri. Birritan, hori bai.Joseba gogoan, galdera batzuk datozkit:Durangotik etorrita, non ipiñiko zuen toalla Sarri bihurtuko zen mutikoak?Eskubialdean, Astatxiki-aren ondoan, erreka itsasoratzen den lekutik hurbil, Ramos Urangaartista maiteak toalla ipintzen zuen lekuan?Edota ezkerraldean, Roka del Amor deitzen dugun harria baino urrunago, Esponja haitzaribegira?Bagetan igeri egiten zuen edo uretan ez zen sartzen, Unamunoren legez?Atobusez heltzen zenean, Dee Dee bezala Rockaway beach-era autobusez helduta, Sarrigaztea Lagara joaten zen urdina ikustera, kea eskuetan?Toki Alai-ko terrazan geratuko zen, Izarori so, Mikel Laboak eta Marisol Bastidak…

  • Aztarnak,  Erakuslehioa,  Impresiones,  literatura

    Thomas Bernhard-en hotz izozgarria

    Beren sasoian ezin izan nuen Thomas Berhard asimilatu, beren ezkortasuna jasanezina egin izan zitzaidan, garai hartan neuk ezkortasun karga dexente neraman jadanik nire bizkarrean. “El sobrino de Wittgenstein” irakurri ta gero, Yolandak interesgarria dala esaten dit eta horregaitik, beregatik,  berriro ere saiatuko naiz austriar idazlearen mundu izoztua miatzen eta, zelan ez, aspalditik egiteke neukan gai batekin erlazionatuta dagoen Bernharden lan batez (“Helada”) egingo dut: Gaur egungo gizartean artea eta artistak duten rola. Hasteko, nire lagun Pedrok “Helada” liburuari eginiko aipamen bat dakart post honetara. Laster bueltatuko naz irakurritakoa komentatzera; ordurako, Pedro, zure zain izango nauzu hementxe. Alberto Frost (Helada), T. Bernhard Decidido a tratar de leer toda la obra de…

  • Aztarnak,  Erakuslehioa,  Impresiones,  literatura,  Literatura,  Sorkuntza-Literatur tailerra

    Hilerriko ekialdeko horma

    Kanposantuko ekialdeko hormaren hegoaldeko muturrera hurbildu ahala bi kamioi zaratatsu eta baldarrek egunsentiko birjintasuna urratzen dabe. Fokuak piztuta, eguzkiak, ordu hauetan, neguko zeru grisan goizargiaren asmoa nekez aurresaten dau eta. Militar plantaz, arrokeriaz, sei soldadu lehenengo kamioitik bajatu eta ladriluzko horma zaharretik metro gutxira koadratzen dira. Bigarren kamioitik graduazio altuagoko militar bi eta funtzionario bi bajatzen dira, azkenengoek, betebeharraren errutinan bereganatzen den bihotzgabetasuna eta parsimoniagaz, bi gizonak jaistera gonbidatzen dabez. Eskuak lotuta, nekeak, otzak, hezurren gogortasunak eta beldurrak ahulduta, kamioiaren ohetik salto egitean presoetako batek estropezu egiten dau; une horretan, gizatasun senez egindako keinu bat azalduz, soldaduetako batek mauserra esku bakar bategaz hartu eta besteagaz gizajoa bere eskuineko besotik obatzen…

  • Aztarnak

    Utopiak (I): Metaverse

    FILOSOFIA – KONTZEPTUAK ETA TERMINOAK Web 2.0 delakoa eta bideojokoak elkartuko balira zer gertatuko litzateke?. Geoespazial mapak eta konputagailuek sortutako mundu birtualak txertatuko bagenitu zer errealitate mota eta zer ezaguera barriak sortuko genituzke?. Alde batetik birtual-simulakroak eta beste aldetik negoziak eta bizitza bera gero eta errealagoak diren neurrian zer gertatu leike? ASF fundazioak galdera honek argitzen aritu da 4 kontzeptu nagusietan onarriturik: ASFen iritziz, 3Dweb teknologia izugarrizko garapena izango dau eta garapen honen lau osagai gakoak honexek izango dira: Birtual Munduak, Mundu ispilu-simetrikoa, Errealitate handitua eta lifelogging. #Metaunibertsoa